XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komiki tailerra

Komikia

Komikia komunikabidea da, bere lege eta arau propioak dituen mezu edo hedabidea.

Komikian, jakina denez, testua aukerakoa da; marrazkia, aldiz, ezinbestekoa.

Eta marrazkiaren erabileraz, komunikazio molde honek agerpide berri eta, batez ere, berezi eta bere baitakoak urratuak ditu.

Komikia komentzioz beteriko zeinu joko eta komunikazio sistema da.

Komikiaren adierazpen indarra, gogo onez txastatzera iristeko bidea poliki-poliki egingo dugu.

Hasteko, hona hemen giza aurpegiaren oinarri-oinarrizko zenbait azalpen:

Begira nola bi marrek osa dezaketen irudiaren ardatza.

Erreparatu, ondoren, marrazkiek har ditzaketen formen itxuraren bilakapenari.